FARCek hiru bahitu askatuko ditu Kolonbian
BOGOTA. FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek hiru polizia bahitu berehala askatuko dituela jakinarazi zion Piedad Cordoba parlamentari ohiari eskutitz batean. Joan den astean esan zuten gerrillariek sei kide askatuko zituztela urtea amaitu aurretik. 1999. urtetik daude gerrillarien esku, FARCen ekintza batean bahitu zituztenez geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu