FARCek baieztatu egin zuen atzo ohar batean Alfonso Cano gerrillariaren heriotza, baina horren ostean Kolonbiako Gobernuak egindako desmobilizazio eskaera atzera bota du. "Bake demokratiko duina eta bidezkoa lortu arte konponbide politikoaren bila" jarraituko duela iragarri du, eta ez da desmobilizatuko.
"Desmobilizazioa inertzia sinonimo da, gure buruak ematea beldurtiak izatea litzateke, errenditzea litzateke eta herriaren borondateari traizioa egitea", esan dute oharrean. Borroka armatua ezin dela "negoziaziorako eta kontsentsurako dei faltsua" eginez eten. "Herri borrokaren sorburu diren arrazoiak konpondu gabe desmobilizatzeko edozein saiok porrot egingo du. Ezin du bakerik egon errepresio eta gosearekin".
Alfonso Cano azaroaren 5ean hil zuen Kolonbiako armadak. "Handia" zela esan du FARCek, "iraultzaile historikoa", eta bere heriotzak "planeta osoko jende zintzoa tristetu" duela gaineratu du, "bereziki, Latinamerikakoa, Karibekoa eta Kolonbiakoa".