FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak iragarri du Carlos Becerra Ojeda soldadua aske utziko duela. Abenduaren 19an atxiki zuen, Caucan, Kolonbia hego-ekialdean. Becerra libre uzteko prozeduran parte hartuko dute Kubako eta Norvegiako behatzaileek eta Gurutze Gorriak.
FARCek ohar batean adierazi duenez, Becerra askatuta "bakeari beste keinu bat" egin nahi dio, eta "ekintza humanitariotzat" ere jo du, soldadua zauritu egin baitzen atxiki zuten unean izandako liskarretan.
Hil honetan berrekin diete Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake elkarrizketei; azaroan bertan behera utzi zituzten, gerrillak Ruben Dario Alzate Kolonbiako armadako jenerala eta haren bi laguntzaile atxiki ondoren.