Mundua

FARCekin bitartekari lanak egingo ditu Chavezek, Kolonbiako Gobernuaren baimenarekin

Gerrillari presoak libre uztearen truke bahituak aska ditzaten ahaleginduko da. Venezuelan FARCeko ordezkariekin bilduko dela iragarri du.

2007ko irailaren 1a
18:17
Entzun
Venezuelako presidente Hugo Chavezek FARC gerrilla kolonbiarreko ordezkariak hartuko ditu, Kolonbiako Gobernuaren baimenarekin bien arteko bitartekari lanak egiteko. Hala iragarri du Kolonbiara bisita egin eta Alvaro Uribe presidentearen 7 orduko batzarra egin ondoren.

FARCek beren mende duen 49 bahituren askatasuna lortzea dute helburu harreman horiek. Trukean hainbat gerrillari preso lagako lituzke libre Kolonbiako Gobernuak. Bahitu horietako askok denbora asko daramate gatibu, zenbaitzuk 10 urte inguru.

Akordio lortzeko itxaropenez agertu da Chavez, baina, era berean, pazientzia eta zuhurtzia eskatu ditu.

ELN gerrillarekin ere negoziatzeko eskaini du bere burua Venezuelako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.