mundua

FARCeko 11 kide hil ditu Kolonbiak

Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek, berriz, zazpi militar hil dituzte.

2011ko urriaren 11
10:26
Entzun

Kolonbiako armadak gutxienez FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako 11 kide hil ditu Ipar Santanderko departamentuko kanpaleku batean, bonbardaketa bat eginda, Juan Carlos Pinzon Defentsa ministroak esan duenez. "Operazio militarra eta poliziala izan da, FARCeko 33. kuadrilaren kontra egindakoa. 11 gorpu aurkitu ditugu".

Pinzonek adierazi du zazpi fusil, hiru mortero eta granadak jauritzeko zazpi tresna topatu dituztela Sardinatan.

150 soldaduk hartu dute parte operazioan, eta hamabost hegazkinek. Bi militar zauritu egin dira.

Cauca departamenduan FARC bera izan da erasoa egin duena, eta zazpi militar hil ditu. "Soldaduak zeregin administratiboetan zeuden", azaldu du Defentsa ministroak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.