mundua

FARCeko 33 kide hil dituzte Kolonbiako armadaren operazio batean

Beste kide bat atzeman dute. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak esan du FARCen aurkako "kolpe handia" dela.

2012ko martxoaren 21a
16:27
Entzun

Gutxienez FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako 33 kide hil dituzte Kolonbiako armadaren operazio batean, Arauca eskualdean, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak baieztatu duenez. Beste kide bat atzeman dute.

Santosek Twitter bidez jakinarazi du FARCen aurkako "kolpe handia" izan dela, eta Kolonbiako armadako kideak zoriondu ditu.

Lehenik airez bonbardatu dituztela jakinarazi du armadako buru batek, eta ondoren talde mugikor baten bidez jardun dutela.

Gaur hildakoekin 36 dira azken 24 orduetan hil diren FARCeko kideak, eta guztira bost kide atxilotu dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.