Mundua

FARCeko bi buru hil dituzte Kolonbian

Bonbardaketa batean hil dituzte, Cauca departamentuko kanpaleku batean, Kolonbiako Gobernua eta FARC gaur Habanan bildu bezperan.

2013ko abuztuaren 19a
11:59
Entzun

Kolonbiako Gobernuak jakinarazi du hildakoak Jaimito eta Burro ezizenekin zirela ezagunak. Erasoa gobernuaren ordezkariak Habanan FARCekin bildu bezperan izan da. Azaroaz geroztik ari dira elkarrizketak izaten, eta maiatzean jada adostu zuten lurren inguruko akordioa. Bi aldeek bost puntu zituzten elkarrizketaren agendan. Gaur izango da bi aldeen arteko bilera, Habanan.

Juan Manuel Santos presidenteak atzo FARCi jakinarazi zion elkarrizketaren aldeko konpromisoa duela oraindik, baina talde gerrillarien aurka borrokan jarraituko duela. Juan Carlos Pinzon Kolonbiako Defentsa ministroak gaur emango du FARCen kontrako azken operazioaren berri, armadako goi kargudun berriekin batera. Albiste agentzien arabera, Edgar Lopez Gomez El Chino FARCeko buruaren gertukoak ziren hildakoak. El Chino bera Caucan izan diren FARCen erasoen erantzule egiten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.