Raul Reyes FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarreko nazioarteko bozeramailea hil dute gaur Kolonbiako armadako soldaduek herrialdeko hegoaldean, Ekuadorreko mugatik gertu izandako borroketan, gobernuko iturriek esan dutenez. Beste hemezortzi gerrilari ere hil dituzte.
Reyes da, Kolonbiako Gobernuko Defentsa Ministerioaren arabera, borroketan hildako FARCeko zuzendaritzako lehen kidea.
'Luis Edgar Devia' zen haren izena, eta 'Raul Reyes', goitizena.
Kolonbia
FARCeko nazioarteko bozeramailea hil du Kolonbiako armadak
Ekuadorreko mugatik gertu izandako borroketan hil dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu