FARCeko zortzi gerrillari hil ditu Kolonbiako armadak
Bogota Kolonbian FARCen kontra militarrek egindako operazioetan zortzi gerrillari hil zituzten atzo. Horietako bat, Sancocho zen, gerrillako buruzagietako bat. Iturri ofizialek adierazi dutenaren arabera, Palmira herriaren inguruan «ekintzaterroristak» egiteaz arduratzen zen. Operazio honetan, armak, lehergailuak eta komunikazio baliabideak atzeman ditu armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu