FARCen azken bahituen erreskatea aurrera doa
BOGOTA. Kolonbiako FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek bahitutako azken hamar lagunak askatzeko lanak aurrera doaz. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera, erreskatea egiteko «segurtasun protokoloa» adostu dute FARCekin eta Brasilekin. Hamar lagunak 1998. eta 1999. urteen bitartean bahitu zituzten. Aurreko igandean, FARCek azken bahituak askatzea eta aurrerantzean bahiketarik ez egitea erabaki zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu