KOLONBIA

FARCen buruetako bat atzeman du Kolonbiako armadak

Carlos Andres Bustos Cortes da atxilotua. Operazio militar "probokatzaileak" egitea agotzi dio gerrillak Kolonbiako Gobernuari.

Bake negoziazioetan parte hartu duen FARCeko ordezkaritza. ERNESTO MASTRASCUSA / EFE
2015eko urtarrilaren 2a
10:30
Entzun

Algecirasen egin dute operazio militarra, Huilako departamentuan. Bustos Cortes Richard-ekin batera beste bi gerrillari ere atzeman ditutze. Armadaren arabera, gerrillariek tiroz erantzun diete armadako soldaduei Bustos Cortesek ihes egin zezan, baina FARCeko buruzagia zauritu dute. Erietxera eraman dute gero.

FARCek bake elkarrizketetan Habanan duen ordezkaritzak atxiloketa salatu du, eta Kolonbiako Gobernuari leporatu dio operazio "probokatzaileak" egitea gerrillak emandako aldebakarreko su-etena arriskuan jar dezaketen "egoerak" sortzeko.

Abenduaren 20an sartu zen menia indarrean, baina baldintzak jarri zituen gerrillak: "Meniak irautea nahi dugu, baina amaitutzat emango genuke indar publikoek gure azpiegiturei eraso egiten badiote". Cerac Kolonbiako gatazka aztertzen duen zentroak azaldu du gerrillak su-etenaz geroztik nozitu zuen lehen erasoa izan dela Bustos Cortesen atxiloketa.

Bestalde, Kolonbiako Defentsa Ministerioak nabarmendu du armadak "Kolonbiako herria babesteko" eta "lasaitasuna, bizitza eta bakearen kontra eraso egiten dutenak jazartzeko" egin duela operazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.