AEBetako Urakanen Zentro Nazionalaren arabera, Fay ekaitz tropikala Kubatik igaro ondoren indartu egin da. Aurreikuspenen arabera, bihar Floridako (AEB) irla zingiratsuak zeharkatuko ditu Fayk. Iturri ofizialek adierazi dutenez, behin urakan bihurtzen denean, Florida mendebaldetik sartuko da. Fay iristen denerako, hotelak eta etxeak hutsarazten, eta babes lekuak egokitzen ari dira.
Aurten, iaz baina ekaitz tropikal gehiago izango dela aurreikusi du NOAA AEBetako Ozeanoen eta Atmosferaren Elkarte Nazionalak. Abuztutik hasita, 14 edo 18 ekaitz tropikal inguru igaroko dira Floridatik. Gutxi gora behera, horietatik hamar urakan bihur daitezkela jakinarazi dute adituek.
Eguraldia
Fay ekaitz tropikala indartu egin da Kubatik igaro ostean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu