Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamenduko ikertzaile nagusi Glenn Fineren txosten batek salatu duenez, FBI Ikerketetarako Bulego Federalak «legez kanpo» eskuratu du estatubatuarren gaineko hainbat informazio. Txostenari jarraiki, Patriot Act legeaz -2001eko irailaren 11ko erasoen ondotik onartua- baliatuta, bere barne araudiaren eta Justizia Departamenduarenaren 22 urraketa gutxienez egin ditu FBIk. Zehaztu duenez, «jokabide kriminalak baino, datuak mantentzeko prozedura kaskarrak edota agenteen akatsek» eragin dituzte urraketa horiek.
Dena den, FBIko zuzendari Robert Muellerrek atzo esan zuen «onartezinak» direla erakundeak bere eskumenen erabileran eginiko akatsak. «Hori ez errepikatzeko FBIk eginahalak egingo ditu».
FBIk informazioa «legez kanpo» lortu zuela salatu du Justiziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu