MunDUA

Feijook hartu du Galiziako Xuntako presidente kargua

PP gehiengo osoarekin ariko da legealdi honetan. Presidente berriak krisi ekonomikoa izan du hizpide gaurko hitzaldian.

2009ko apirilaren 18a
12:47
Entzun
PPk martxoaren 1ean Galiziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuen eta Alberto Nuñez Feijoo zerrendaburuak gaur eguerdian hartu du Xuntako presidente kargua. 75 parlamentarietatik 38 erdietsi zituen PP alderdi eskuindarrak. PSG sozialistak 25 eta BNG abertzaleak 12.

Krisi ekonomikoa izan du aipagai nagusi Feijook hitzaldian, eta eragileekin elkarrizketan aritu nahi duela esan du. Galiziako finantzazioaz ere hitz egin nahi du Espainiako Gobernuarekin.

Aurreko legealdian PSGren eta BNGren arteko gobernua izan zuten Galizian, eta Emilio Perez Touriño (PSG) izan zen presidente.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.