Felipe VI.aren aurka protesta egin dute Bartzelonan

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Bartzelonan protesta artean hartu zuten atzo Felipe VI.a Espainiako erregea. Monarka ekitaldi bat egitekoa zen, eta, hitzordu hori aitzakia hartuta, ehunka herritar manifestatu ziren hiriburuko kaleetan; Felipe Borboikoak Kataluniako auzian azken urteetan jokatu duen rola salatzea zuten helburu. «Okupazio indarrak kanpora» oihukatu zuten, beste hainbat mezuren artean.

Gironako Printzesa Fundazioaren saria emateko ekitaldia hasi aurretik eta hori egitean, Errepublikaren defentsarako batzordeek eta hainbat herritarrek Espainiako erregearen argazkiak erre zituzten. Diagonal etorbidea ere blokeatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.