Fernandez Diazen aurkako karguak artxibatu dituzte
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin ditu Publio Cordonen auzian Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren aurka zabaldutako diligentziak. Uztailean GRAPOko ustezko bost kide Cordonen bahiketa egotzita atxilotu zituztenean, sekretupeko datuak jakinaraztea leporatu zioten Espainiako Barne ministroari, baina epaileak ebatzi du ez zekiela babestutako datuak zirenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu