Kuba

Fidel Castro: "Atsedenik hartu gabe borrokatuko naiz"

Haren anaia Raulek duela urtebete hartu zuen Kubako aginte postua. "Raulek berak esan du nirekin hitz eginda hartu dutela erabaki garrantzitsu bakoitza".

2007ko abuztuaren 1a
13:21
Entzun
Urtebete da Kubako aginte postua Raul Castrok hartu zuenetik, anaia Fidelen partez -honen gaixotasunagatik-, baina Fidel Castro ari da hobera egiten eta "borrokan" segituko duela esan du Gramma egunkarian. "Boterea deitzen dioten horretara noiz itzuliko naizen galdezka ari zatzaizkit etengabe, boterea posible izango balitz bezala independentziarik gabe. Raulek berak esan du nirekin hitz eginda hartu dutela erabaki garrantzitsu bakoitza. Zer egingo dudan? Bizitza osoan egin dudan bezala, atsedenik hartu gabe borrokatu". Ameriketako Estatu Batuen kontra borrokatuko dela esan du, besteak beste.

2006ko uztailaren 26tik ez da jendaurrean agertu Fidel Castro, eta urtebete honek "hamar aldiz gehiago balio" izan diola adierazi du, "gizatasunaren ezinbesteko kontuez informazioa eta jakinduria" bildu izan duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.