Fidel Castrok hautsi du isiltasuna. Zortzi hilabete dira osasun arazo batengatik anaia Rauli Kubako presidente eskumenak eman zizkiola (uztailaren 31n), eta gaur Granma egunkarian gutuna idatzi du. Artikuluan ez da mintzatu bere gaixotasunaz ("Estatuko sekretutzat" joa dute han), ezta herrialdearen barne politikaz ere. Erregaiez, aldaketa klimatikoaz eta goseaz idatzi du.
"Beharrezkoa eta premiazkoa da elektrizitatea eta erregaia kontsumitzen duten motore denak murriztea eta berziklatzea", esan du Castrok. Haren ustez, Ameriketako Estatu Batuek erregai alternatiboak sustatzeko asmoa dute -etanola, kasu- "baina, horretarako, artoaren ekoizten erraldoia beharko litzateke eta horrek kalte egingo lieke, azken batean, herrialde txiroenei, goserik handiena dutenek utzi egingo lioketelako artoa jateari". Gainera, halako ekoizpenekin-eta, aldaketa klimatikoa azkartu egingo litzatekeela uste du.
Kuba
Fidel Castro itzuli da, gutun bat idatzita
Kubako buruzagiak erregaiez, aldaketa klimatikoaz eta goseaz idatzi du 'Granma' egunkarian. Gaixotasuna dela-eta, zortzi hilabete egin ditu adierazpen politikorik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu