Hesteetako arazoak tarteko, ebakuntza egin zioten uztail amaieran Castrori, eta osasunez makal zegoela-eta Raul Castro anaiaren esku utzi zuen uztailaren 31n behin-behinekoz agintea.
Ordutik hirugarren aldiz, Castroren irudiak zabaldu dituzte Kubako telebistak eta Granma-k. Oraingoetan ere Chavezekin ageri da, baina azken hauetan, joan den abuztuaren 14koetan baino osasuntsuago. Telebistak zabaldu dituen irudietan ahotsa orduan baino sendoagoa dauka, eta, gainera, ohe ertzean eserita, mahai batean idaztean, ageri da irudi batzuetan.
Irudi horien harira, hilaren 11tik 16ra Lerrokatu Gabeko Herrialdeek Habanan egin duten biltzarrean Fidel Castrok jendaurreko agerraldia egin dezakeela zabaldu da.
Mundua
Fidel Castro osasuntsuago ageri da azken irudietan
Kubako telebistak eta =l Granma==http://www.granma.cubaweb.cu/=l egunkariak Fidel Castro estatuburuaren irudi berriak zabaldu dituzte. Hauetan ere Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin ageri da, gaixotu zenetik hark egin dion hirugarren bisitan. Hala ere, joan den abuztuaren 14an zabaldu zituztenetan baino osasuntsuago ageri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu