Mundua

Fidel Castro osatzen ari dela, eta jardun politikoan jarraitzen duela ziurtatu du Raul anaiak

Alboan telefonoa izaten duela, eta "guztiari buruz" aholkua eskatzen diotela adierazi du Kubako jarduneko presidenteak.

2007ko otsailaren 9a
15:41
Entzun
Gaixorik zegoela eta, behin-behinean Raul Castro anaiaren esku utzi zuen agintea joan den uztailean Raul Castro Kubako presidenteak; jarduneko presidente izendatu zuen osatu bitartean.

Harrezkero, jendaurreko agerraldi eta adierazpen gutxi egin dituzte batek zein besteak, baina Raul Castrok atzo iluntzean (bart gaua Euskal Herrian) egin zuen agerraldi murritz horietako bat. Mezu argia eman du Habanako Nazioarteko XVI. Liburu Azokareninaugurazio ekitaldian: Fidel anaia osatzen ari dela, eta, gainera, jendaurrean agertzen ez bada ere, jardun politikoan ari dela. "Egunetik egunera hobetzen ari da Fidel. Telefono bat dauka alboan, eta gai garrantzitsu guztien berri badu. Guztiari buruz aholkua eskatzen zaio", adierazi du .

Fidelek telefonoa asko erabiltzen duela erantsi du Raul Castrok, baina berari "zorionez" ez diela maiz deitzen agertu du txantxetan: "Lageri [Carlos, presidenteordea] deitzen dio, Feliperi [Perez Roque Atzerri ministroa] deitzen dio...]".

Fidel Castroren azken irudiak utarrilaren 30ean zabaldu zituzten: Hugo Chavez Venezuelako presidentearekin izandako bilera baten berri eman zuen Kubako telebistak, eta irudi horietan aurrekoetan baino jasoago eta osasuntsuago ageri zen Kubako buruzagi nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.