Fijin «boz sinesgarriak» antolatzeko eskatu dute
SUVA. Larrialdi legea kenduko dute hilaren 7an Fijin, lau urtean indarrean egon ondoren. Horregatik, Commonwealth taldeak «hauteskunde sinesgarriak» antolatzeko eta demokrazia berrezartzeko eskatu dio Fijiko diktadore Frank Bainimarama komodoroari. Diktadorearen esanetan, datozen asteetan «herritarrekin hitz egingo dute». 1970ean independentzia lortu zuenetik, Fijik lau estatu kolpe jasan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu