Hiru urteko lurralde gatazkari amaiera eman nahi dion epaia kaleratu du gaur Hagako Auzitegiak, eta Filipinei arrazoia eman die Txinaren menpe dauden uharteei buruzko auzian. Izan ere, Txinak beretzat ditu uharte horiek, baina Hagak esan dio ezetz, ez duela uharte horien gainean "eskubide historikorik".
Txinak lurraldea banatzeko erabiltzen duen "bederatzi puntuko marra" Nazio Batuen Erakundearen Itsas Zuzenbidearen kontrakoa dela dio epaiak, eta Pekini egotzi dio nazioarteko araudia urratzea.
Baliabide naturalak daude Txina hegoaldeko uharteetan, eta haien %90 beretzat ditu Txinak. Pekinek aurretik esana zuen ez zuela Hagako Auzitegiaren epaia onartuko. Eta halaxe egin du: "Epaia ez da bete beharrekoa; ez dugu onartzen".