Filipinetako presidente ohia atxilotu dute berriro

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
MANILA. Gloria Macapagal Filipinetako presidente ohia atzeman dute, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. Macapagali eta haren bederatzi laguntzaileri estatuko loteriaren diru kutxatik 7 milioi euro inguru ostea leporatzen die Ustelkeriaren Aurkako Auzitegiak. Lehendik ere espetxean egona da presidente ohia, 2007ko bozetan iruzur egin zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.