Filipinetako Taal sumendia laba botatzen hasi da gaur, Euskal Herrian gaua zela. Erupzioak hamar kilometro garai den ke zutabe bat eragin du.
Manila hiriburutik 60 kilometrora dago sumendia, laku baten erdian, eta agintariak beldur dira erupzioak tsunami bat sortuko duen. Larrialdiari laugarren maila eman diote, bosteko eskala batean.
Dagoeneko, 16.700 pertsona atera dituzte inguruko herrietatik. Horietako 2.000 Taal sumendiaren magalean bizi ziren, aintziraren erdiko uhartean. Herritarrak 45 larrialdi gunetara eraman dituzte.