Mundua
Filipinetan luiziak azpian hartutako herrian inor bizirik aurkitzeko gero eta itxaropen txikiagoa
Erreskate taldeek lanean jarraitzen duten ostiralean luiziak azpian harrapatu zuen Filipinetako San Bernardo herrixkan, baina azken orduetan hilotz gutxi batzuk baino ez ditute aurkitzen. Erreskate taldeetako arduradunek agertu dutenez, beste inor bizirik aurkitzeko gero eta itxaropen txikiagoa dute. Mila lagun inguru falta dira.
Filipinetako Leyte uharteko gobernadorearen bulegotik agertu dutenez, gaur ez dute inor aurkitu, ez bizirik, ez hilda. Inor bizirik aurkitzea ez ezik, gorpuak topatzea ere oso zaila egiten ari zaie erreskate taldeei, eta horrenbestez, 84 dira oraningoz hildakoak. Baina mila lagun inguru desagertuta daude, basa azpian harrapatuta. Gainera, lurraren trinkontasuna eta euri jasa handiak asko ar dira zailtzen erreskate taldeen lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu