Hauteskundeak irabazi berri dituen Fine Gael kontserbadoreak hartuko du Irlandako Finantza Ministerioaren ardura, eta laboristek sektore publikoaren erreforma egiteko sortu duten ministerio berriarena. Bi alderdiek nahi zuten finantzen arloa gidatzea, ministerio horrek hartzen dituen erabakiek herrialdearen etorkizunena baldintzatuko dutelako. Baina, azkenan, sektore publikoa zuzentzearekin konformau beharko dute laboristek. Ministerio berria da, baina, horregatik ez du gainerakoek baino garrantzitsi gutxiago izango. Alderantziz. Izan ere, sektorea eraldatzeko neurriak hartu beharko ditu batetik, eta orain arte Ogasunarenak ziren hainbat kontu kudeatu beharko ditu bestetik.
Eguerdian, koalizioan osatutako gobernu baten oinarriak jasotzen dituen zirriborroa onartu zuten bi alderdiek. Eta arratsaldez, idatzi hori berrikusteko bildu ziren Eamon Gilmore buruzagi laborista eta Enda Kenny aurki lehen ministro kargua hartuko duen buruzagi kontserbadorea. Phil Hogan laboristak arratsaldeko azken orduan adierazi zuen akordiotik oso gertu zeudela bi alderdiak. Hala, ustekaberik ezean, eguna bukatzerako dena lotzea espero zutela azaldu zuen. Laboristei komeni zaie hori, gaur batzarra egingo baitute gobernua kontserbadoreekin partekatzeko erabakia berresteko. Egutegia betetzera, asteazkenean Legebiltzarrak lehen ministro izendatuko du Kenny, eta bi egun beranduago euroa darabailten herrialdeetako agintariekin bilduko Bruselan.
Gainerako ministerioen ardura nortzuk hartuko duten argitu ez badute ere, badira faboritoak. Ogasun ministro izateko aukera gehien Michael Noonanek ditu eta Juan BurtonekSektore Publiko ministro izateko.
Fine Gaelek gidatuko ditu Irlandako finantzak, eta laboristek sektore publikoa
Gaur berretsiko dute laboristek bi alderdien arteko akordioa, datorren astean gobernua osatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu