Gianfranco Fini PDL Askatasunaren Alderdiaren sortzaileetakoa erakundetik kanporatu egin du Sivilio Berlusconi Italiako lehen ministro eta aipatu alderdiko buruzagiak. Finirekin eta haren jarraitzaileekin zituen ezadostasunek "onargarriaren" muga gainditu dutela adierazi du Berlusconik, "alderdi barruan beste alderdi bat" sortzen ari zirela.
PDLko buruzagitzako kide ez ezik, Italiako Diputatuen Ganberako presidente ere bada Fini eta kargu horretan jarraituko duen ikuskizun dago. Era berean, ikuskizun geratu da Finiren eta haren jarraitzaileen babesa galduta Berlusconik zenbaiterainoko indarra izango duen gobernuan jarraitzeko.
Italia
Fini alderditik kanporatu du Berlusconik
Berlusconiren alderdiaren sortzaileetakoa eta haren kide estuenetakoa izan da. Ezadostasunek "onargarriaren" muga gainditu dutela argudiatu du Italiako lehen ministroak. Alderdiko buruzagitzako kide ez ezik, Italiako Diputatuen Ganberako presidente da Gianfranci Fini.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu