AEB

Fiskal berezia ikertzen ari da Trumpek oztopatu ote zuen Errusiari buruzko ikerketa

Washington Post kazetak argitaratu du Robert Mueller fiskalak AEBetako presidentea jarri duela ikerketaren jomugan.

Robert Mueller fiskal berezia, artxiboko irudi batean. JIM LO SCALZO / EFE
2017ko ekainaren 15a
08:22
Entzun

Alderdi Demokratak behin eta berriz eskatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak fiskal berezi bat izendatu zuen ikertzeko Errusiak presidentetzarako hauteskundeetan esku hartu ote zuen. James Comey FBIko zuzendariak hala bildu zuen txosten batean, eta, maiatzean, Trumpek kargutik kendu zuen. FBIko beste zuzendari ohi bat izendatu zuten fiskal berezi: Robert Mueller. Izendapena "berri txarra" dela esan zuen Trumpek.

Washington Post-ek Etxe Zuriko iturriak aipatuz zabaldu duenez, Muellerrek Trump jarri du jomugan. Zehazki, ikertzen ari da Trumpek Justiziaren lana oztopatu ote zuen. Ohar batean, Trumpen talde juridikoko kide Mark Corallok esan du filtrazioa "eskandaluzkoa eta legez kanpokoa" dela, eta FBIri egotzi dio albistea eman izana.

Joan den astean, Comeyk Senatuan azaldu zuen Michael Flyn Segurtasunerako aholkulari ohiaren aurkako ikerketa gelditzeko eskatu ziola Trumpek. Frogatuz gero Trumpek Justiziaren lana oztopatu zuela, horrek eragin lezake kargugabetze edo impeachment prozesu bat abiatzea Kongresuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.