Fiskaltzak heriotza zigorra eskatu du Hosni Mubarakentzat Egipton

Epaileak datorren asteazkenean iragarriko du presidente ohiaren aurkako epaia emateko eguna

Erredakzioa
2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiarentzat heriotza zigorra eskatu du Mostafa Suleiman fiskalak. Suleimanen esanetan, Egiptoko presidente ohiak gutxienez 800 lagunen heriotza eragin zuen, manifestarien aurka benetako armak erabiltzeko baimena eman baitzion Poliziari 2011ko urtarrilaren 25a eta otsailaren 11a bitarteko protestetan. Hadib al-Adly Egiptoko Barne ministro ohiarentzat eta gainontzeko auzipetuentzat ere heriotza zigorra eskatu du fiskalak. Ahmed Refaat epaileak datorren asteazkenean jakinaraziko du Mubaraken aurkako epaia noiz emango duten.

Defentsa ere asteazkenean

Mubaraken abokatuek ere datorren asteazkenean egingo dute defentsa. Presidente ohiaren abokatuetako baten arabera, Farid al-Deeb-en arabera, auzitegiak ez dauka Mubarak epaitzeko ahalmenik, eta protestak gertatu zirenean oraindik presidente zela argudiatu du, eta horrek immunitate diplomatikoa ematen diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.