Egun horretan defentsako abokatuek beren argudiaok azalduko dituzte, eta 8 hilabete iraun duen epaiketako auzi saioak amaituko direla uste da, epaiaren zain.
Arestian aipatu bezala, Jafar Musaui fiskalburuak heriotza zigorra eskatuk du Saddam Husseinen, haren anaiorde Bazar Hassan Tikriti, lehendakariorde ohi Tha Jasin Ramadan eta Auad Bandar Iraultzaren Auzitegiko buruzagi izanaren aurka. 1982an Dujail herriskan xiiten aurka egin zen sarraskiaren arduradun izatea egozten diete: 148 lagunek galdu zuten bizia hilketa handi hartan.
Eskaera horrekin amaitu du Fiskaltzak epaiketako jarduna. Uztailaren 10ean defentsako abokatuek beren argudioak eman ahal izango dituzte, eta horrenbestez, epaiaren zain geratuko da auzia.
Irak
Fiskaltzak heriotza zigorra eskatu du Saddam Husseinen aurka
1982an 148 xiitaren heriotza eragin zuen sarraskiaren arduradun nagusi izan zirela iritzita, heriotza zigorra eskatu du Fiskaltzak Saddam Husseinen eta haren erregimeneko beste hiru agintariren aurka. Fiskalak eskaera hori egin ostean, uztailaren 10 arte atzeratu du Irakeko Zigor Auzitegi Nagusiko epaimahaiburuak Saddamen eta haren kideen aurkako epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu