Flandriako eta Valoniako alderdi sozialistek, liberalek eta demokristauek osatuko dute Belgikako Gobernua, Elio Di Rupo lehen ministro izango denak gaur jakinarazi duenez. Sei alderdiak bihar bilduko ditu Di Rupok. Urtebete pasa egon dira gobernurik gabe Belgikan.
Di Rupok esan duenez, 2012ko aurrekontuak osatzea izango da euren "erabateko lehentasuna".
2010eko ekainaren 13an egin zituzten legebiltzarrerako hauteskundeak. N-VA Flandriako alderdia izan zen irabazle bozetan; 150 diputatuetatik 27 lortu zituen (%17). Valoniako alderdi sozialista geratu zen bigarren, 26rekin.
Belgikako biztanleriaren %60 inguru Flandrian bizi da.