Mundua

FLNk irabazi ditu Aljeriako Legebiltzarreko hauteskundeak

389 diputatuetatik 136 lortu ditu, baina duela lau urte baino 63 gutxiago.

2007ko maiatzaren 18a
12:46
Entzun
FLN (Askapenerako Fronte Nazionala) izan da Aljeriako Legebiltzarreko hauteskundeetako irabazlea. Gaur eman ditu behin betiko datuak Yazid Zerhuni Barne ministroak.

389 diputatuetatik 136 lortu ditu FNLk. Bertako kidea da Gobernuaren gaurko burua: Abdelaziz Beljadem. Jaitsi egin da, baina, FLN 2002tik, 63 diputatutan.

Parte-hartzea txikia izan da: %35,51koa. Zerhunik, hala ere, esan du "garrantzitsua" izan dela partaidetza, eta horrek herritarren "heldutasun politikoa" erakusten du, haren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.