Aljeria

FLNk irabazi ditu Aljeriako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Hautagaitza independenteek, abstentzioak eta oposizioaren boikoterako deiek markatutako bozak izan dira.

Gobernuaren aurkako protestak, 2019an, Aljerren. MOHAMED MESSAR / EFE
2021eko ekainaren 15a
21:11
Entzun

Datorrena Abdelaziz Bouteflikak presidente kargua utzi osteko lehen agintaldia izango da Aljerian, baina haren alderdiak jarraituko du agintean. Herrialdeko hauteskunde batzordeak jakinarazi du FLN Aljeriako Nazio Askapenerako Fronteak irabazi dituela legebiltzarrerako hauteskundeak. Dena den, espero zen moduan, orain arte izan duen baino ordezkaritza txikiagoa izango du: 105 diputatu. FLNren atzetik hautagaitza independenteek lortu dute babes gehien, eta 78 eserleku lortu dituzte. Horien atzetik geratu da MSP Bakerako Gizartearen Mugimendua alderdi islamista, nahiz eta hark garaipena aldarrikatu zuen.

Iragan larunbatean egindako bozak abstentzio handiak ezaugarritu ditu, hala ere; %65etik gorakoa izan zen. Oposizioko alderdi gehienek boikoterako deia egin zuten, iruzurra salatuta. «Erregimenak» bere burua demokratikotzat saltzeko ariketatzat hartu zituzten hauteskundeak, eta «aurpegi garbiketa» moduan hartu zuen gobernuak hautagaitza independenteen parte hartzea sustatu izana.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.