Tiroketa AEB-etan

Floridako institutu batean tiroka hasi den gizon bat atxilotu dute

Orain arteko informazioen arabera, hamalau pertsona eraman dituzte ospitaleetara. Hildakoak badirela uste dute, baina ez dute kopururik zehaztu.

Tiroketaen ondoren inguruak itxi eta ebakuatu dituzte. BERRIA
2018ko otsailaren 14a
23:58
Entzun

Floridako Parklandeko institutu batean (Marjory Stoneman Douglas High School) gertatu da tiroketa, AEBetan. Abisua jaso dutenean, poliziak campusera joan dira, eta itxi egin dute ingurua. Ehunka ikasle eta irakasle ebakuatu dituzte. Ustez tiroka aritu den gizonezkoa atxilotua dago ordu honetan.

Polizien buruak kazetariei jakinarazi du atxilotutako gizonak 18 urte dituela, eta gaur egun ez zela eskola horretan ikasten ari, baina garai batean bai izan zela bertako ikaslea. "Katastrofe bat izan da, ez dago hitzik", esan du Scott Israel polizien buruak.

Poliziaren bulegoak jakinarazi du "gutxienez hamalau biktima" izan direla tiroketa horretan, ospitaleetara eraman dituztenak zenbatuta. Baina ez dute argitu horien egoera zein den, eta horietatik zenbat hil diren.

Hezkuntza ikuskaritzak berretsi du hildakoak badirela biktimen artean. Eta erantsi du pertsona bakarra izan dela, itxuraz, tiroketa egin duena. Ez dute beste daturik oraingoz.

Urtea hasi denetik pasatu diren zazpi aste eskasetan, hildakoak utzi dituzten zortzi tiroketa gutxienez gertatu dira AEBetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.