mundua

Fonseka Sri Lankako presidentegai ohia atxilotu dute

Gobernuak Rajapaksa presidentea hiltzeko plana antolatzea leporatu zion armadako buru izandakoari.

2010eko otsailaren 8a
18:53
Entzun
Sarath Fonseka Sri Lankako armadako buru ohi eta joan den urtarrilaren 26ko Presidentziarako hauteskundeetako hautagaia atxilotu dute gaur han, iturri militar batek Daily Mirror egunkariari jakinarazi dionez.

Mahinda Rajapaksak irabazi zituen bozak, eta Fonsekak salatu zuen iruzurra egon zela. Armada buru ohiak, ordea, ez du babes nahikorik herrialdean eta nazioarteak ere ez dio lagundu. Rajapaksak botoen %57,8 eskuratu zituen, Fonsekak %40,1.

Honek iragarri zuen herrialdea uzteko asmoa duela, gobernuak bera hil nahi duelakoan. Gobernuak kontrakoa leporatu dio, eta presidentea hiltzeko plana antolatzea egotzi dio. Fonsekari segurtasun zerbitzuak kendu zizkioten hauteskundeen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.