ERRUSIA

'Forbes' aberatsen negozioak ikertzen ari zen aldizkariko zuzendaria hil dute tiroz

Agerkariko errusierazko edizioko erredakzio burua zen Paul Klevnikov

Erredakzioa
2004ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Forbes aldizkariko errusierazko edizioko erredaktore buru Paul Klebnikov herenegun gauean hil zuten, tiroz, agerkariaren egoitzatik ateratzen zen unean, Moskun. Argitalpenak Dokukina kalean duen bulegotik atera eta lau tiro jaso ondoren, ospitalerako bidean hil zen kazetaria. Aurreneko ikerketen arabera, bi pertsona zeramatzan auto ilun batetik tirokatu zuten Klebnikov. Poliziaren bozeramaile baten ustez litekeena da hilketa «bere lanbidearekin» zerikusia izatea. Forbes aldizkariko Errusiarako zuzendariorde Kiril Vishnepolshkik, berriz, hilketaren atzean zer dagoen «asmatu» ezin duela adierazi zuen atzo.

Iragan udaberrian ehun errusiar aberatsenen zerrenda kaleratu zuen aldizkariak erredaktore buruaren ekimenez. Antza, artikuluan atera ziren hainbat pertsonek ez zuten gustokoa izan euren izena argitaratu izana. Polizia aldizkariaren erredakzioan lanean ari da informazio gehiago eskuratzeko. Leonid Bershidski editorearen arabera, kazetaria ez zebilen «ikerketarik» egiten ari: «Ohartarazpen bat izan daiteke hilketa».Paul Klebnikovek (New York, 1963) kazetaritza ikasi zuen Kaliforniako Berkeley unibertsitatean. 1989.ean Forbes aldizkariaren Errusiarako edizioan hasi zen kolaboratzen. Boris Berezovski enpresariaren inguruan idatzi zuen biografiak Kremlingo Aita pontekoa eman zion ospea, ordea. Halaber, Txetxeniako gerrillari buru Hozh Ahmed Nujaieven inguruko liburua idatzi zuen: Elkarrizketak barbaro batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.