Katalunia

Forcadellek ERCren zerrendara batzea erabaki du

ERCk laugarren postua gordeta zeukan Legebiltzarreko Mahaiko presidentearentzat.

Carme Forcadell artxiboko irudi batean. QUIQUE GARCIA, EFE
2017ko azaroaren 15a
18:17
Entzun

ERCk nahi zuen Kataluniako Legebiltzarreko presidentea bere zerrendetan, eta haiek aurkezteko ekitaldia egin zuenean jakinarazi zuen gorde ziotela leku bat. Baina Carme Forcadellen beraren erabakia falta zen. Baietz erabaki du, abenduaren 21eko bozen ostean eratuko den legebiltzar berrian ere egon nahi duela.

"Herriarekin duen konpromiso baketsu eta demokratikoagatik" egingo duela azaldu du bere twitter kontuan. Nolanahi ere, legealdia amaitu arte perfil instituzionalari eutsiko diola gaineratu du.

Oriol Junqueras alderdiko buruak gaur eman du ulertzera berak Marta Rovira nahi lukeela izatea Generalitateko presidente berria.

Forcadellek Auzitegi Gorenean deklaratu, Alcala Mecoko espetxean gaua pasatu eta bermea ordainduta atera zenetik egun gutxira eman zuen zerrendaren berri ERCk, eta orduan erabakia hartu gabe zeukan Forcadellek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.