Mundua

Fraide eta moja tibetarrei pentsioak eta mediku gastuak ordaintzen hasiko dela iragarri du Txinak

Aurten hainbat fraide eta mojek bere buruari su eman ostean hartu du erabakia Txinak.

2011ko azaroaren 25a
09:27
Entzun

Txinak gaur goizaldean iragarri duenez, fraide eta moja tibetarrei pentsioak eta mediku gastuak ordaintzen hasiko da. Aurten hainbat fraide eta mojek bere buruari su eman ostean hartu du erabakia Txinak. Orain arte horiei ukatu egin diete gizarte segurantzaren sisteman parte hartzeko eskubidea, eta karitatearen mende uzten zituzten.

Gizarte segurantzak Tibeteko herritarren %20 babestu du orain arte. Aurrerantzean fraide eta mojek 60 urtetik aurrera hilean hamalau euro jasoko dituzte eta Txinako Gobernuak euren osasun gastuak ordainduko ditu, gehienez urtean 5.900 euro.

Tibeteko Sichuan eskualdean hamabi bat tibetarrek eman diote su bere buruari, eta horietatik sei hil dira. Gehieneak fraide eta mojak ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.