Frantziako Gobernuak Afganistango segurtasun indarren esku utziko du datorren urtean egun bere kontrolpean dagoen barrutietatik bat. Era horretan, han dituzten soldaduetatik lehenak erretiratuko ditu Parisek. Frantziako Defentsa ministro Herve Morinek gezurtatu du erabakiak Al Kaedako buru Osama Bin Ladenen mehatxuarekin zerikusia izatea. Azken horrek bideo bat kaleratu du aste honetan Frantziaren aurkako atentatuak iragarriz.
Egun AEBak dira Afganistanen tropa gehien duten herrialdea, eta baita 2001etik berreraikitze lanetara diru gehien bideratu dutena ere. Orotara, 55.000 milioi dolar. Arazoa da, ordea, egin berri duten azterketa baten arabera, Washingtonek ez duela argitu nola erabili den diru hori, 2001etik 2007ra bitartean. «USAID ez da gai argitzeko zenbat diru erabili duten berreraikitze lanetarako enpresak kontratatzen», dio atzo Kongresuan aurkeztutako txostenak.
Bestalde, asko dira oraindik gerra ondo amaituko ote den zalantzan jartzen dutenak. Horietako bat da Mikhail Gorvatxov, Sobietar Batasuneko presidente izandakoa. «Afganistanen irabaztea ezinezkoa da. Obamak arrazoi du tropak erretiratzerakoan».
Frantzia 2011n hasiko da Afganistandik soldaduak erretiratzen
AEBek 55.000 milioi bideratu dituzte berreraikitze lanetara, baina ez dago argi diru hori zertan erabili duten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu