Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak gaur iragarri du hurrengo urtean NATOko egitura militarrean sartuko direla berriro, 2008ko bigarren sei-hilekoan Europa Batasuneko presidentzia izan ondoren. "Frantziak behar duen toki dena hartu behar du NATOn, eta horretarako unea iritsi da", adierazi du gaur Sarkozyk.
Bitartean, Europaren "defentsa" bultzatzen segituko duela jakinarazi du, eta hori Europako bazkide "denekin" egingo duela.
Frantziako presidenteak Afganistanera beste 800 frantziar soldadu bidaliko dituztela ere esan du, eta Ukrainak eta Georgiak NATOko kide izateko duten itxaropenari, "zilegi" deritzo.
Mundua
Frantzia NATOko egitura militarrera itzuliko da hurrengo urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu