Frantziak ijitoak kanporatzen jarraitzearen alde egin du

Fronte Nazionalak «huts larriak» egotzi dizkie sozialistei ijitoen kanpalekuak desegiteagatik

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak adierazi du gobernuak ez dituela bertan behera utziko ijitoen kanpalekuen deuseztapena eta etorkinen kanporatzea.Gai horri buruz Romeurope kolektiboarekin izandako ministerioarteko batzarraren ostean, Ayraultek azaldu du operazio horiek «zilegi» direla, ebazpen judizial bidez eta «osasun arriskuasaihesteko» eginez gero.

Hala, onespena eman dio abuztu hasieran Poliziak ijitoen legez kanpoko bost kanpaleku desegin izanari. Ayraulten arabera, «onartezina» da zenbait hiriren kanpoaldeko auzoetan sortutako «txabolismoa», eta adierazi du erabaki judizialak errespetatu eta bete egin behar direla. Fronte Nazionala eskuin muturreko alderdiak, berriz, salatu egin du ijitoei lanerako mugak kentzea, eta «arrotzei lehentasuna» ematen aritzea leporatu diesozialistei.

Lanpostuen igoera

Europako Batasuneko legediaren arabera, 2013ra bitartean Errumaniako eta Bulgariako herritarrek beste herrialde batean zazpi urtez egon behar dute bertan lan egin ahal izateko. Frantziak urtarrilean merkatua ireki zien etorkin horiei, 150 lan postu eskainita. Eta orain, lehen ministroak adierazi du Europako Batasuneko neurriak aldatzearen alde dagoela, eta azaldu lanpostu kopurua igoko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.