Frantziako justiziak ez du espetxetik aterako, oraingoz behintzat, Manuel Antonio Noruega Panaman de facto egon zen estatuburua. Bere herrialdera estraditatzea nahi duela jakinarazi du Parisko Apelazio Auzitegian, han ere epaiketa batzuk baitauzka zain, eta ondorioei aurre egitea nahi duela esan du. Noriegak Panamara joan nahi du, izan ere, Gobernuan aliatuak ditu oraindik ere, eta han egindako krimenengatik epaituko balute ere, kondena etxean betetzeko aukera izango luke.
AEBetan hogei urtean preso egon ondoren, apirilaren 26an eraman zuten Frantziara. Uztailean, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zion Parisko epaitegi batek, herrialde horretan droga trafikotik lortutako 2,3 milioi euro zuritu zituela ebatzi zuen orduan.
mundua
Frantziak ukatu egin du Noriega espetxetik ateratzea
Apiriletik dago preso Frantzian Panamako de factoko buruzagi ohia. Panamara joan nahi du, bertan, bere aliatuak dituelako oraindik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu