Mundua

Frantziak zortzi urteko kartzela zigorra jarri die Zoeren Ontziko kideei

Txadek aurrez zortzi urtean behartutako lanak egitera zigortu zituen sei frantziarrak, haurrak bahitzen saiatzea egotzita, eta Frantziako Justiziak egokitu egin du kondena.

2008ko urtarrilaren 28a
14:33
Entzun
Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakundeko sei kide frantziarrei zortzi urteko kartzela zigorra jarri die gaur Frantziak, hauek aurrez zuten zigorra egokituta. Kide haiek Txaden urriaren 25ean 103 ume ateratzen saiatu ziren, Frantziara eramateko, eta abenduan Txadeko epaitegiak zortzi urtean behartutako lanak egitera zigortu zituen, haurrak bahitzen saiatzea egotzita, baina Frantziako Justizian ez dago behartutako lanei buruzko zigorrik, eta kartzelakoa jarri die.

Txaden kondena jaso ostean, sei haiek Frantziara eraman zituzten, hemengo presidente Nicolas Sarkozyk hala eskatuta.

Frantziako epaitegia ez da auziaren mamira sartu; "herrialdeko Justiziara egokitu du auzia", esan dute iturri ofizialek.

Zigortuek helegiteak sartzeko aukera dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.