Frantziako presidente Emmanuel Macronek eman du gertatu denaren berri. Armadako bi helikopteroren arteko istripuan, hamabi ofizial eta kaporal bat hil dira. Iturri ofizialen arabera, Maliko jihadisten aurkako operazio batean ari ziren parte hartzen ezbeharra gertatu denean.
Parisek ez du gertatutakoari buruzko argibide gehiagorik eman. Soilik elkartasuna eta errespetua adierazi die hildako militarrei eta haien senideei.