MunDUA

Frantziako 57 diputatu, burkaren ugaltzea ikertzearen alde

"Fenomeno hori hobeto ulertzea da asmoa, ondoren proposamenak egiteko", esan du Andre Gerin parlamentario komunistak, eta Asanblada Nazionalean ikerketa taldea eratu nahi dute. 2003an, ikastetxe publikoetan ikasle musulmanek burka eramatea debekatzeko legea egin zuten.

2009ko ekainaren 17a
18:30
Entzun
Burkaren ugaltzea dela-eta Frantziako Asanblada Nazionaleko 57 diputatuk ikerketa taldea eratzeko proposamena egin dute. UMPko 43 legebiltzarkidek, PSko zazpik, PCko bik, Modemeko bik eta beste hiruk sinatu dute ekimena, eta Andre Gerin diputatu komunistak eman du horren berri gaur, Le Parisien egunkarian.

Burkak gorputz osoa estaltzen du eta begientzako soilik saretxo bat uzten du, eta, diputatuen asmoa, "fenomeno hori hobeto ulertzea da, ondoren proposamenak egiteko".

2003an antzeko ekimena egin zuten Frantziako Asanblada Nazionalean. Ondorioa: ikastetxe publikoetan ikasle musulmanek burka eramatea debekatzeko legea egin zuten.

Dalil Boubakeur Parisko mezkitako arduraduna ekimen parlamentarioaren alde azaldu da, "betiere Islamaren adituen iritziak entzuten badituzte".

Joan den apirilean familia bati Venisieuxen (Lyon, Frantzia) etxebizitza soziala ukatu zioten, amak burka erabiltzen duelako. Le Canard Enchaine astekariaren arabera, burka janztea Frantziako balioekin bateragarria ez delako ukatu zien bizilekua Sacovik, etxebizitza sozialen kudeaketa daraman erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.