Mundua

Frantziako Barne ministro ohia atxilotu dute, diru beltza jasotzeagatik

Claude Gueant Frantziako Barne ministro ohia galdekatzen ari da Frantziako polizia. 2001-2004 urteetan diru beltza jasotzea leporatzen dio poliziak.

Aitor Renteria.
2013ko abenduaren 17a
11:24
Entzun

Garaian Nicolas Sarkozy zen Frantziako Barne ministroa eta Gueanten haren kabinete burua zen. Hilabetero 10.000 euro inguru jasotzen omen zituen eskura. Diru hori poliziaren zaindaritza eta ikerketa funtsetik heldu zen.

Joan den otsailean Gueanten etxea miatu zuen Frantziako poliziak eta dirutan ordaindutako fakturak atzeman zituen. Poliziaren arabera, 500.000 euro baliatu zituen ordainketa horiek egiteko.

Poliziak bederen 24 orenez galdeka dezake Gueant eta bertze 24 oreneko luzamena eska dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.