Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisarioak zazpi espetxe bisitatu zituen joan den irailean egindako bidaia ofizialean. Txostenean bildutakoaren arabera espetxe horietan "eszena gogor eta harrigarriak" ikusi ahal izan zituen. Atxilotuei "euren oinarrizko eskubideak" ukatzen zizkietela zehazten du txostenean; batez ere, higieneari dagozkionak. Hori guztia, Gil Roblesen hitzetan "giza duintasunaren mugan". Frantzian 58.000 lagun daude preso eta txostenaren arabera espetxeetan urria da sendagileen presentzia.
Era berean, bergizarteratze politika baten falta somatzen duela azpimarratzen du Gil Roblesek txostenean. Azaltzen duenez, atxilotu batek, aske geratzen denean, gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea galtzen du eta ondorioz babesik gabe geratzen da. Honekin guztiarekin, Gil Roblesen iritziz, espetxean egotea gizartearen zigorra delako irudia inposatzen da.
espetxeak
Frantziako espetxeen egoera "mesprezagarria" salatu du Gil Roblesek
Alvaro Gil Robles Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisarioak Frantziako espetxeen egoera salatu du. Gil Roblesen arabera asko "mesprezagarriak" dira. Frantziako hainbat erakunderen inguruko txotena burutu du Gil Roblesek joan den irailean egindako bidaia ofizial batean politikari, espetxeetako funtzionario, preso, etorkin eta GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeekin hitz egin ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu