"Europako Justizia Gortearen jurisprudentziatik ateratzen dena da estatu batek horrelako neurri bat [ekoizpenaren debekua] har dezakeela soilik behar gorria denean eta jendeen, abereen eta ingurumenaren osasuna lanjerrean ezartzeko arrisku handia denean", Frantziako Estatu Kontseiluak zehaztu duenez. Argiki erranda, MON810 trangenikoaren arriskua begi bistakoa ez izanki, ez dago debekatu beharrik.
Stephane Le Foll eta Philippe Martin Laborantza eta Ekologia ministroek ez dute begi onez ikusi erabakia, eta debekuari eusteko nahikaria argiki adierazi dute. Debekuari nola eutsi dabiltza gogoetan. «Estatu Kontseilua ez da erabakitzailea; ez du hark erraten genetikoki eraldaturiko organismoak debekatzen ahal ditugun edo ez".
2008az geroz zegoen debekatua MON810. 2011rako, transgenikoaren defendatzaileek lortu zuten debekua kentzea, baina laster jarri zuen Frantziako Gobernuak debekua martxan.