ESKUALDE HAUTESKUNDEAK

Frantziako Gobernua zigortu dute

Ezkerrak sei puntuz aurrea hartu dio eskuinari, eta datorren igandeko bigarren txandan, bospasei eskualde irabaz ditzake

Erredakzioa
2004ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Jean-Pierre Raffarinen gobernuarentzat zigorrezkoa bihurtu da joan den igandeko Eskualdeetako Hauteskundeetako lehen itzulia. Izan ere, ezkerreko indarrek bozen %40,9 eskuratu dituzte, eta eskuinekoak, aldiz, sei puntu atzerago, %34,5etan geratu dira. Datorren igandean boz hauen bigarren txandan emaitza hauek berresten badira, litekeena da ezkerrak bospasei eskualderen agintaritza hartzea eskuinari, orain arteko banaketa hots, 14 eskualde eskuinaren esku eta 8 ezkerraren esku erabat iraulita.

Lehen itzuli honen beste ezaugarri nagusiak hauek dira: parte-hartzea nahiko handia izan dela (%61), Fronte Nazionala mutur eskuineko alderdiak botoen ia %15 lortu dituela eta LO eta LCRko troskisten aliantzak ez dituela hautetsiak lortzeko beharrezkoak diren botoen %5 iritsi. Orain dela 6 urte, aldiz, banatuta aurkeztuagatik, zinegotziak ukaitea kausitu zuten.

Porrota Poitou-Charentesen

Raffarin gobernuburuaren porrota nabarienik agertu duen emaitza da lehen ministro bilakatu aurretiklehendakari zen Poitou-Charentes eskualdean Segolene Royal PS alderdi sozialistako hautagai nagusiak irabazteko aukera guztiak dituela datorren igandean, 13 puntuko aldea hartu baitio lehen ministroaren ordez lehiatzen zenari, Elisabeth Morin UMPkoari.

Eskualde horretan ez ezik, sozialistek beste bostetan aukera handiak dauzkate bigarren txandan garaile irteteko. Hauek dira: Borgoina, Bretainia, Languedoc-Rosello, Pikardia eta Rhone-Alpes. Aukera horiek are handiagoak dira FN aurkez-tuz gero, jada iragarri duen bezala.Eskualde hauteskundeekin batera, kantonamenduetatik erdietan bozkatu zen herenegun. Bozketa hauetan, aldiz, egonkortasuna da nabarmendu, baina azpimarratzekoa da orain dela sei urte ezkerrak irabazi zituela hauteskunde hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.