Espetxeak

Frantziako kartzela bateko presoak matxinatu egin dira

Frantzia erdialdeko Moulins-Yzeureko espetxeko preso talde bat —33 batu dira guztira— matxinatu egin dira, eta bost zaindari preso hartu dituzte. Horietako bi dagoeneko aske utzi dituzte Frantziako Justizia Ministerioak jakinarazi duenez. Matxinatuen eskaerak zeintzuk diren oraindik ez dakitela esan dute agintariek.

2003ko azaroaren 24a
15:56
Entzun
Espetxe barruan arotz ikastaroak ematen dituzten tailerrean altxatu dira presoak. Frantziako Justizia ministerioko iturrien arabera, 33 dira, orotara, matxinadan parte hartzen ari direnak, eta oraindik ez dakite zer eskatzen duten.

Hasieran, bost zaindari hartu dituzte gatibu, baina horietatik bi aske utzi dituzte —haietako batek zauri arinak ditu—.ERIS segurtasun taldeak —espetxeetan esku-hartzeko bereziki prestatuak— berehala "aktibatu" dituztela jakinarazi du Justizia Ministerioak, eta, halaber, Jendarmeen talde berezi bat ere eku hartzeko prest dagoela.

126 lagun sartzen dira Moulinseko espetxean, baina egun, 118 daude. Gehienek zigor luzeak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.